SOINUJOLEAREN SEMEA
BERNARDO ATXAGA
Atxagaren liburuak 467 orrialde dituenez bi ataletan banatuta irakurri dugu. Nahiz eta libueruak es dituen bi atal.
IRITZIAK:
Zati hau askoz gehiago gustatu zait, entretenigarriagoa eta ekintza gehiago gertatzen dira.
Aitortu beharra daukat TRIKUREN AITORPENA irakurri dudanean malkoak eskapatzen zitzaizkidala eta gehien gustatu zaidan zatia izan da.
Itziar Hermoso
Batxilergoko 2. B
Asko gustatu zait liburua, baina pixkat lioa egin dut ezizenekin. Nahiz eta lehenengo atala asko ez gustatu, bigarrena askoz interesgarriagoa egin zait.
Nahiago ditut mota honetako liburuak gustiz amodiozkoak direnak baino.
Goiuri Arana
Batxilergoko 2. B
Azkenean liburua oso polita iruditu zait, nahi eta hasieran “gantxoa” hartzea kostatzen zen.
Maite Laparte
Batxilergoko 2. B
Lehenengo atalean nekazari giroa sobera ederra, “zoriontsua” dela iruditzen zait, ezkutatu egiten ditu gerra osteko miseria eta bizi baldintza gogorrak.
Bigarren atalean, bapatean, arazo sozialak, drogak, herriko bizimodutik alde egiteko nahaia...eta politikoak sartzen ditu. Bigarren atala gogoko izan dut.
Raul Lopez Rayo
Batxilergoko 2. A
Lubis hiltzen dutenetik zailago iruditu zait irakurketa: 100 orrialde Lubis gabe...luze eta neketsua.
Badirudi existitzen ez denak ere existitzeari uzten diola eta bai, negar egin nuen mutilaren gorpu hila aurkitu zutenean. Bada, maitasunak ez du gupidarik! Bestalde, nahiko erraz irakurri dut eta amaierako hiru aitorpen horiek ulertu ez nituen gauza ugari argitu dizkidate. Ezin dut esan, beraz, liburua gustatu ez zaidanik. Alderantziz.
Marina Fernández
Batxilergoko 2. A
Lehen zatia baino gehiago gustatu zait. Gainera borroko armatuaren arazoa daukagu orain puri purian eta beharrezkoa da atzera begiratu bat egitea zergatia aztertzeko. Virginiarekin duen erlazioa pixka bat gehiago landu zezakeen, bapatean, berataz hitz egiteari uzten dio azalpen argirik gabe.
Arkaitz Arraiza
Batxilergoko 2. A
Gustatu zait. Baina lehenengo atala bigarrena baino gehiago. Ez nuen imajinatzen Lubis hilko zenik eta penatu egin nintzen, bere amaren heriotzarekin bezala. Ez zaizkit gustatu talde horren barnean zeuden bitartean kontatzen dituen istorioak, baina bai kartzelarena.
Amaiera ez nuen horrela espero. Pentsatzen nuen Josebak zerbait idatziko zuela dena nola bukatzen den azalduz.
Irati Macaya
Batxilergoko 2. A
Bigarren zati honek lehenengoa baino askoz gehiago “engantxatu” nau eta nahiko pozik nago euskaraz eleberri on bat irakurtzeaz. Suposatu nuen bezala, sarrera ez izateak asko erraztu du irakurketa. Asko gustatu zait liburua, azken finean.
Miguel Cutrin

No hay comentarios:
Publicar un comentario