jueves, 8 de febrero de 2007

DORRE ZAHARREKO MISTERIOA, Fernando Morillo (DBH 4 A ETA B)

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA
FERNANDO MORILLO


IRITZIAK:

Liburua nahiko ondo dago. Interesgarria, intriga betekoa eta zirraraz betea. Baina azkenengo atala ez zait gehiegi gustatu. Aiora eta Andoniren bizitzari buruz gehiago esan beharko luke idazleak. Nahiz eta narrazioa oso ondo egina egon.

(Maria Lampérez)
DBH 4. B.





Dorretxe zaharreko misterioa liburua ondo dago, nahiz eta piska bat sinplea izan. Istorioa orohar gustatu zait baina dorretxean daudenen mamuarena e.a. ez hainbeste.

( Maider Berrio)
DBH 4. A.

Liburua gustatu zait, emozio eta intriga pixka bat duelako. Beste urtekoei aholkatuko nieke irakurtzeko, oso erraz ulertzen delako eta azkar ulertzen delako.

( Marina Muskiz)
DBH 4. B.


Liburu hau izugarri gustatu zait, misterio asko dagoelako eta baita amodioa ere. Gainera zenbait tokitan, gauez irakurri nuenez, beldurra sentitu nuen.( Dorretxera joaten diren momentuan eta pentsatzen dutenean Pixbe hil dutela eta zati horietan).
Gustatu ez zaidana izan da San Juan suekin hasten dela eta gero bukaeran ia ahazten du. Baina oso polita nire gustorako.

( Nerea Etxeberria)
DBH 4. B.

Liburua oso azkar irakurtzen da baina askoz gehiago gustatu zitzaidan Arriskupean.

( Imanol Zubieta)
DBH 4.B.

Dorretxe zaharreko misterioa bai eta ez gustatu zait. Bai erraza zelako, erraz ulertzen baita eta ez ez duelako inolako intrigarik. Liburu hasieran San Juango sua aipatzen du eta azkenean ia-ia ez du ezer aipatzen.

( Iñaki Idoate)
DBH 4. B.

No hay comentarios: